/ hiru hilean behin
Lasaitasuna: ez zaitugu mezuekin bonbardatuko.
Berokiko pertsona bat zurekin harremanetan jarriko da eman beharreko hurrengo pausoak azaltzeko eta noiz eta nola parte hartu nahiko zenuke ikusteko.
Guztia lasai.
Hau ez da boluntariotza tradizionala. Ez dago ez ordutegirik, ez bilera amaigaberik eta kamiseta fluoreszenterik.
Dagoeneko egiten duzuna eskaintzea besterik ez da, hilean behin, bi orduz. Ahal duzuna. Eskain dezakezuna. Ezer gehiago.
Berokitik abisatuko dizugu zuk eskaini dezakezuna behar duen norbait daukagunean.
Denboras abisatuko dizugu, presarik gabe eta zure agendarekin bat etortzeaz eta zure bizitzara moldatzeaz arduratuko gara.
Zugandik gertu bizi diren migratzaileei eta/edo errefuxiatuei.
Izen-abizenak, istorioak eta aurrera egiteko gogoa duten bizilagunak.
Orain laguntzatxo bat behar duten zeu bezalako pertsonak.
Noski.
Harpidetza uztea izena ematea bezain erraza da.
Ez da ezer gertatzen. Kontua ahal duzuna ematea da, urduritasunik gabe. Behin ezin baduzu egin, egingo duzu beste batean.
Sarea guztion artean eraikitzen dugu, exigitu gabe, komunitate bat gara.
Badakizu hilea mozten, zerbait eramaten, laguntzen, itzultzen, haurrak zaintzen CV bat berrikusten?
Orduan bai, balio du.
Bai, legala da. Eta bai, horretan ere pentsatu dugu.
Norbaiti laguntzeko unea iristen denean, bi alderdientzako testuinguru argi eta segurua edukitzen lagunduko dizuegu.
Honen guztiaren atzean Ellacuria fundazioa dagoelako.
Ellacuria Fundazioa 2006an sortu zen hiritartasun inklusiboa bultatzeko. Horretarako migratzaileen eta errefuxiatuen prozesuak laguntzen ditugu, komunitateko bizikidetza sustatuz eta aniztasun kulturala eta erlijiosoa aintat hartuz.
Ignacio Ellacuria-ren pentsamenduak inspiratzen gaitu sortu dugun harrera-eredu komunitarioko errealitateaz arduratzeko.
Idatz iezaguzu info@beroki.org helbidera.
Hilean bi ordu badituzu, ziur badituzula 2 minutu ere galderak egiteko.